XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXUKUNTASUN PITTIN BAT

Negu garaiean egun batzuek izaten dira ezerrtarako giro ona egiten ez dutenak, eta giro txarr oiek uzten dizkiguten txolarrteak ukullu ta majaerak garrbitzeko, eta baita ere oien baztarr guztietako arrmiarrma sareak kentzeko arrtu bearr giñuzke.

Oraindikan nekazari asko daude ukulluetan arrmiarrma sareak ikustean, beren baitan esaten dutenak: ezaupide edo señale ona dek arrmiarrma sareak ukulluan izatea eta nik esango diet orrela oldosten edo pentsatzen dutenai, askoz ere ezaupide edo señale obea dala txukuntasuna, garrbitasuna ikustea.

Ukulluko lurr, majaera eta orrma baztarr guztietako garrbitasuna egin dun nekazariak esan lezake, bearr bada abere bat, bi edo iru gaxotu gabe edo il gabe negu arrtan gelditu zaizkala, bada abereai, naiz zaldi ta naiz abelgorriai sorrtzen zaizkaten gaitzen sustraiak, zikin tarrtean egoten dira.

Nekazaritzan ibiltzen diran tresna edo trramakullu, goldeak eta orren antzeko gañerakoak ere, garrbi garrbi egin bearr dira, eta orrtarako zatarr bat gatzik gabeko koipe urrtutakoan busti ondoren igurrtzitzea bezelakorik ez da.

Era orrtara garrbitu ta, ez dira orrdoitzen eta orrdoi asko daukaten tokien bat baleukate, kendu aldan ondoena, eta pintura pixka bat orrdoia zeukan tokin eman ezkero, berriz orrdoitu gabe luzaroan iraungo du.

Oso asti gutxi bearr da lan oiek guztik egiteko, eta lan txiki oiek iñorr gutxik uste duten baño geiago nekazarien zakela betetzen dute.

Esan ditugun gauz pittin oiek egiten dago, dirua aurreratzeko sekreto guztia.

Guk, nekazariak, lanean aritzeko eta gogotik gañera, kupira gutxi degu eta iñorr gutxik lanean aritzen irabaziko digute, baño gure abere, ukullu ta tresnak, bearr bezelako garrbitasun eta txukuntasunean eukitzen, ez dakigu, zabarrak gera.

Irakurrlea ¿au ez al da egi aundi bat?.

LUGIN-ZALE.